LITERATURA

Euskal literaturaren irakurleak zenbat eta nolakoak

Harkaitz Zubiri aritu da euskal literaturaren irakurle kopurua eta irakurleen ezaugarriak aztertzen. Erabili.com webgunean bidali digun buletinean hainbat datu interesgarri irakurri ditugu.

“Irakurleen errealitateari argazkia atera ahal izateko aztertu ditut egoera soziolinguistikoari, kultura-ohiturei eta irakurketa-ohiturei buruzko zenbait ikerketa, zeren, ikuspegi kritiko batetik analizatzen baditugu, zeharka isla baitezakete euskal literaturaren irakurleak zenbat eta nolakoak diren.

Emaitzen izaera hipotetikoa den arren, errealitatera hurbiltzeko balio dute: ohiko irakurle sutsuenak 15.000-20.000 inguru lirateke, ohiko irakurle moderatuak 40.000 inguru, eta tartekakoak une jakinetan 100.000-150.000 (aurrekoak barne). Gehiengo zabala Gipuzkoan eta Bizkaian bizi da, batik bat lehenengoan, eta, ziur aski, irakurle kopurua handiagoa da emakumezkoen artean, 25-54 urte artekoetan, eta, agian, unibertsitate-ikasketak dituztenen artean”.

Testu, datu, iritzi eta azterketa dezenteren ostean honako ondorio ateratzen ditu egileak: “Alderaketa eta kalkulu hauen bitartez, ondoriozta genezake euskal literaturan ohiko irakurle sutsuen taldea 15.000-20.000 lagunek osatuko luketela, euskal literaturaren irakurleen nukleo sendoena; ohiko irakurle moderatuen taldean 40.000 lagun leudekeela, nukleoaren inguruko lehenengo periferia litzatekeena; tartekako irakurleen taldekoak 100.000-150.000 lagun ere izan litezkeela, baina ez oso sarri, eta betiere aurretik aipatutako taldeak barne hartuko balitu”.

Hemen irakurri ahal duzue azterketa osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button