LITERATURA

Literatura Eskolak bihar zabalduko ditu ateak

Literatura Eskolak, aurten, 10 urte beteko ditu. Zorionak. Ahalik eta ondoen ospatzeko , bihar bertan ekin diote ikasturte berriari Ander Lipusen antzerkigintzaz mintzatzeko. Larrabetzuko Anguleri kultur etxean garatuko da.

Horren ostean, 2013-2014 truke-urterako proposatzen den egitaraua hauxe da:

-Txinako literatura garaikidea. Maialen Marin. Azaroaren 16an, Zarauzko Sanzenea kultur etxean.

-Amaia Lasaren alfabeto berria. Josune Muñoz. Abenduaren 14an, Bilboko Alhondegian.

-Ramon Saizarbitoria eta iragana. Markos Zapiain. Urtarrilaren 18an, Oreretako Mikelazulon.

-Joseba Sarrionandia: itsasoa da bide bakarra. Eider Rodriguez. Otsailaren 15ean, Pausuko Xaia ostatuan ( Urruña).

-Harrikoa eta literatura. Inma Errea eta Irati Jimenez. Martxoaren 15ean, Iruñeko Euskaldunon Biltokian.

-Abangoardiak euskal literaturan. Iñigo Aranbarri. Apirilaren 12an, Durangoko udal-liburutegian ( Zilar Astea).

-Euskarari ekarritako poesia. Gerardo Markuleta. Maiatzaren 10ean, Oreretako Mikelazulon.

Izena eman nahi baduzue: eskola@literaturaeskola.org

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button