BESTELAKOAK

Emakumeek egindako koplak

Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi izango dira gaurko ekimen honen protagonistak:  Emakumeek egindako koplak. Ikusgarria, Bilboko Plaza Barrian dagoen Euskaltzaindiaren Egoitzan izango da 19:00etan.

Amaia Zubiria abeslariak, Uxue Alberdi bertsolariak lagunduta, bide emango du bere kantekin, emakumeen eskubideetan eta hobekuntza sozialetan izan diren aldaketen gainean hausnartzeko.

Amaia Zubiria, Haizea taldean hasi zen 1977an. Txomin Artolarekin hiru disko argitaratu zituen, eta Pascal Gaignerekin beste hiru. Bakarrean hamabi disko argitaratu ditu. Bere abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna. galera, malenkonia, herrimina, edota gai herrikoak.

Beste aldetik, Uxue Alberdi, 1984an Elgoibarren jaio zen. Kazetaritza ikasi zuen. Igartza bekara aurkeztu eta Aulki bat elurretan liburua eman egin zioten. Gaur egun itzultzaile lanetan dabil baina era berean, hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da. 2007an Gipuzkoako bertsolari txapelketako final aurrekoetara heldu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button