ARTEA

Extremadurako Orkestra kontzertuak eskaini ari da Euskal Herrian

Bisitaldi honekin 2000. urtean Extremadurako Gobernuaren ekimenez sortutako orkestraren debuta izango da Euskal Herrian. Urtarrilaren 24 eta 25ean Donostiako Kursaalean izango da, 26an Iruñeako Baluarten, 27an Bilboko Euskalduna Jauregian eta 28an, azkenik, Gasteizko Principal Antzokian.

Extremadurako Orkestraren errepertorioak XVIII. mendeko musikatik garaikidera biltzen du. Jarduera sinfonikoa ikuskizun berriztatzaileagoekin uztartu du, La Fura dels Baus, Bebe, Nacho Campillo, Per Poc, English National Ballet, Fernando Argenta eta abarren lankidetzan aritu delarik. Abonu-denboraldia Badajoz, Caceres, Merida eta Plasencian burutzen du, Extremadurako hainbat herritan kontzertuak, eskola-haurrentzako eta familientzako kontzertuak, zinerako musika emanaldiak, kontzertu bereziak eta birak (Portugal eta Txina) burutzeaz gain.

Euskadiko Orkestrak martxoan Extremaduran barrena burutuko duen birarekin osotuko da elkartruke berria. Orkestrak 1984.etik garatzen duen elkartruke-politikaren baitan kokatzen da ekimen hau. Honen bidez, Orkestraren lana estatu mailan ezagutzera emateaz gain, estatu osoko orkestrak EOSen Abonu Denboraldira erakarri ditu.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button