ARTEA

The Yes Men talde subertsiboa BizBAKeko ikastaroetan ari da

Hedabideetako edukien kudeaketa eta eduki horietan esku hartzea. Telebista eta sarea subertsio bide izeneko ikastaroa egiten ari dira Bizkaia Paraninfoko Elhuyar aretoan. Tailerrak bihar arte iraungo du eta UPV/EHUk antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen baitan dago, eta bertan Mike Bonnano The Yes Men Amerikako Estatu Batuetako talde subertsiboko kidea ari da parte hartzen.

Ikastaroak Mike Bonnano izango du protagonista, ezbairik gabe. Andy Bichlbaum-ekin batera, The Yes Men kolektibo estatubatuarra osatzen du. Bonnannok aurrera eramandako subertsio-esperientziak azalduko ditu gaur eta bihar. The Yes Men sareko ekintzaileak dira, oso ezagunak. Webgune mimetikoen bidez, informazio subertsiboa zabaltzen dute, AEBetako Merkataritza Ganbara, Chevron petroliogile, Cocacola edota The New Yorks Time bezalako erakunde handien identitatea iruzurrez ordezkatuz. Eta hori guztia The Yes Men eta The Yes Men Fix the World film dibertigarrietan azaltzen dute.

Gonbidatuta dagoen beste irakaslea Daniel García Andújar da, Espainian dagoen net art-aren erakusle garrantzitsuenetariko bat. Bere lan artistikoa kontrol mekanismoen inguruan eta desberdintasun sozialen inguruan ibiltzen da. Horretarako, fikziozko erakunde bat asmatu zuen, Technologies To The People. García Andújar asteazkenean eta ostegunean arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button