MUSIKA

Viva Bazooka bikoteak hamar hazbetekoa argitaratu du

Gasteizko Viva Bazooka bikote instrumentala, Rafa Bataglia (bateria) eta H. Amaiah (gitarra), Adelante punk, báilame el día izenburuko binilozko hamar hazbetekoa plazaratu du Politburó Recording Fiasco diskoetxearen laguntzarekin. Diskoak zortzi pieza biltzen ditu, motzak eta erritmo aldaketekin josiak. Diskoaren 320 ale baino ez dituzte plazaratu.

Viva Bazooka duela urtebete eratu zen Gasteizen, tartean, desagerturiko Erizo taldeko gitarra jotzaile eta abeslariak jotzen du.  Dagoeneko hainbat kontzertu egin ditu bikoteak, hala nola, Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian.

Gasteiztarrek argitaratu berri duten lan hau  2012ko uda amaieran grabatu zuten eta vivabazooka.bandcamp.com webgunean osorik entzun daiteke.

Diskoan bildutako kantuetan bateria eta gitarra dira nagusi, Tres Meses (Más) Tarde doinuan izan ezik, non Santi Tatooman Ramirezek sintetizadorea jotzen duen.

Diskoetxearen arabera, bikotearena musika basatia da, efektu-pedalik eta programaziorik gabekoa, eta kantu motzak, bitxiak eta infekziosoak egiten ditu.

Hil honetan taldea zuzenean ikusteko hiru aukera izango dira: 11n Troner tabernan Señores taldearekin; 12an Astrabuduako Sonora aretoan Melon Tree, Raveling eta Empacho bandekin; eta, azkenik, 26an Trintxerpe auzoko Moganbon, Robot Orchestra eta Cigüeñarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button