ARTEA

Mendia eta argazkigintza, “Ikuspuntuak” erakusketan

Jose Agustin Gurrutxaga argazkilari eta mendizaleak Ikuspuntuak izenburuko erakusketa paratu du Bergarako Aroztegi aretoan, azaroaren 9ra bitarte; mendian egindako argazki ikusgarriak jarri ditu ikusgai.

Amildegiak, gailurrak, lainoa, elurteak, paisaia zuri eta desolatuak… dira protagonista Gurrutxagaren irudietan. “Argazkigintza, bizitza ikusteko modu bat da, errealitatea, paisaia, mendia, modu erabat pertsonalean”, dio egileak. Hortaz, Gurrutxagaren ustez, argazkiek egilearen nortasuna ere gordetzen dute.

Hala, argazkilariak natura, kirola eta argazkigintza bildu ditu bere erakusketan. “Pirinioak, Dolomitak, Alpeak, gure mendiak eta, batez ere, Urbia. Bertan ordu asko pasatu ditut, haizete, laino, hotz eta elurte asko”.

Argazkiotan, gainera, berarekin mendira joan ohi diren lagunak era sarritan agertzen dira, paisaia isolatuei humanitatea erantsiz. “Nabaria da mendiko lagunekin gabe ezin izango nituzkeela atera ditudan argazkietako asko”.

Mendiak ez ezik, argazkigintzak berak ere lagun asko eman dizkio Gurrutxagari. “Argazkigintzaren bitartez adiskidetasunera, esaldi hori Gipuzkoako Argazkilari Elkartean dago. Eta horrela da, nik neuk egiaztatu ahal izan dudan moduan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button