EZLEKUBAT

Poetak…

Poesia sentitu behar du batek poeta izateko ala poeta sentituta berez irabaz dezakezu titulua? Alegia, zerk egiten du/egiten ditu/egiten zaitu poeta? Espetxe zigorra ezarri beharko litzaioke olerki zoragarri bat muskertzen duenari ala bihotzean ematen digun minari eutsi behar diogu, begirunez eta errespetuz, beti ere, den-denok dugulako olerkia ozen eta goren irakurtzeko eskubidea (oso txarto egiten badugu ere)? Dotoreziak eta glamourrak zein leku du olerki errezitaldi batean? Hizkuntzak baldintzatzen al ditu errezitatzeko moduak, ala pertsonalitateak egiten du hori eta hizkuntzak ez du ezelango eraginik ezertan ere ez eta gutxiago mundu ikuskeran? Joan den eguneko errezitaldi hartan koblakari eta bardoen eta neure arteko muga bakarra hizkuntzarena al zen, ala mintzaira, mugaren beraren existentziaren adierazlea baino ez zen izan? Burutik dabilkizun galdera hori neure egingo dut, dagoeneko neurea baita, ze demontre egiten nuen nik han aspaldiko bizitza-urteak galtzen? Negarra eta barrea txanponaren alde biak izanik, zergatik egoera berberak aldi berean erantzun biak isiotu ditzake pizte psikotikoa balitz lez? Edozelan errezitatzeko eskubidearen aurrean zein indar du entzulearen gozamenerako eskubideak? Eskubide bietatik zeinek du lehentasuna? Hainbesteko itaun sortaren ostean… nork osatuko dizkit bihotzeko eta belarriko minak?


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button