ARTEA

Nori Ushijima japoniarraren pinturak, Donostian

Donostiako Arteko galeriak Nori Ushijima (Kumamoto, 1956) pintore japoniarraren bilduma bat paratu du, 2015eko otsailaren 14ra arte. Europan 35 urte izan ondoren, horietatik 10 Euskal Herrian, Ushijima bere  jatorrizko herrialdera itzuli da, eta ibilbide luze horren laburpena jarri du ikusgai Gipuzkoako hiriburuan.

Pintore figuratiboa da japoniarra, abstrakziotik gertu aritzen den arren. Oso ondo ezagutzen ditu garai guztietako pinturen sekretuak. Horretaz gainera, gaitasun handiko artista da, marrazkia eta kolorea menderatzen baititu.

Bere obrak izaera monumentala dauka, eta erakusketa honen bidez erakusten du asko badakiela espazioaz eta denboraz. Espazio horretatik gizonak eta demonioak sortzen dira, emakumeak eta jainkoak nahasten dira, kaosaren eta ordenaren arteko sinbiosi bitxia lortzeko.
Bere lanetan Italiako Errenazimenduko zein artista garaikideen trazak nabaritzen dira, betiere, bikaintasun japoniarrarekin uztartuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button