LITERATURA

“Obabakoak, plagioa vs originaltasuna”

Bilbo Zaharra euskaltegiak hainbat saio antolatuko ditu Bernardo Atxagak idatziriko Obabakoak lanaren 25 urteurrenaren harira, hala nola, 2013ko ekainaren 13an liburuaren irakurketa jarraitua.

Ekimen horretaz gain, bestelako saioak ere ondu dituzte literatur data berezi hori dela-eta. Hala, Plagioa vs originaltasuna gaia aztertuko dute hainbat esparrutako sortzailek, binaka: otsailaren 14an, Kirmen Uribe eta Juan Carlos Perez; 19an, Eider Rodriguez idazlea eta Andoni Egaña bertsolaria; eta, azkenik, 21ean, Karmele Jaio idazlea eta Mikel Urdangarin kantaria. Saioak, Bilboko Plaza Barrian dagoen Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira, 19:00etan.

Antolatzaileen arabera, “egia da klasikoa hitz labaina dela eta ez dela erraza zein garai biltzen duen jakitea. Eta hala, ez litzateke harritzekoa norbaitek 1988an argitaratutako liburu bat -Obabakoaken kasua, hain zuzen- klasikotzat ez hartzea. Gu ez gara eztabaida horretan sartuko. Bernardo Atxagaren lana euskal literaturako mailarik gorenean dago eta merezi du gure ekimenaren ateak parez pare zabal diezazkiogun”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button