BESTELAKOAK

Giza Eskubideen XII. Zinemaldirako gazte epaimahaia

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen XII. Zinemaldian (apirilaren 4tik-11ra bitartean ospatzen da) Gazte Epaimahaian parte hartzeko izena emateko epea ireki da. Zabalik egongo da martxoaren 2a arte.

Epaimahaian18 eta 30 urte bitartekoek parte har dezakete. Iaz 150 gaztek inguru hartu zuten parte eta Emmanuelle Nicot-en Rae (2012) film laburrari eman zioten 3.000€ko saria.
Gazte Epaimahaiak Nazioarteko Film Labur Lehiaketaren Saria erabakiko du beste behin. Aldi berean, Gazte Epaimahaiko kideek Giza Eskubideen Zinemaldien proiekzio eta ekintza guztietan dohainik parte hartzeko aukera izango dute. Bestalde, EHU/UPV eta DEUSTO Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak ere lor ditzakete .

Baseak eta inskripzioa: http://www.zinemaetagizaeskubideak.com   

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button