ARTEA

Nerea Unanuaren “Zorizko hegaldiak”, Bolibarren

Nerea Unanua Oxoantesanak Zorizko hegaldiak. Sortzen eta suntsitzen izenburuko pintura-erakusketa paratu du Ziortza-Bolibarren dagoen Simon Bolivar Museoan, iragan maiatzaren 18an ospatu zen Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Erakusketa zabalik izango da ekainaren 26ra arte.

Artista bizkaitarrari prozesua interesatzen zaio, prozesuan gertatzen diren ez ustekoak, zoriz. “Prozesuan zoriz emandako pausoak, hegaldiak, mugimenduak… ari dira lanoi nortasuna ematen. Zoriak, dakarkidan ustekabeei esker, espero gabeko eremuetara narama”, esan du Nereak Zorizko hegaldiak. Sortzen eta suntsitzen erakusketa ren inguruan. “Istripua barneratzen dut prozesuan, horrek dakarkidan kaosak bion artean sortzen duen tentsio bereziak liluratzen nauelako”.

Hala, azkenean gauzatuko den emaitza alboratu, eta prozesuan aske aritzen da artista, mugarik gabe. “Arrazoia baztertu, esku eta gorputzari libre jokatzen utzi eta sentsibilitate guztia gutxika sortzen doan irudian jarri”.

Hori dela eta, Nereak jardun fisikotzat hartzen du pintura, “ekimen fisiko ez lineala da nire pintura, eremu digitaletik bereizia, unibertso digitalean akatsak berehala zuzendu daitezkeelako”

Nerea Unanua Otxoantesana (Markina-Xemein, 1988) artista plastikoa da, eta Salamancako USALean Arte Ederrak ikasi ditu, eta EHU/UPVn pintura-masterra ere egin du. Egun, Bilboko estudio batean aritzen da, beste sei kiderekin batera. Hainbat erakusketa egin ditu, tartea, La Salinan (Salamanca), Intxaurrondo kulturgunean (Donostia), edo Vital kutxa fundazioan (Gasteiz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button