ESZENA

“Karrikan” deialdiaren irabazlea

Eva Guerreroren El fin de las cosas dantza garaikidearen pieza suertatu da irabazle Karrikan plataformaren lehenengo laguntza deialdiaren barruan. Egitasmoa 2016an sortu zuten Bilboko, Gasteizko, Iruñeko, Zarauzko eta Hendaiako udalek, Errobi-Hameka mankomunitateak eta Quiero Teatro antzerki sustatzaileak. Deialdiaren helburua Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzea eta laguntzea da.

Lehen ediziora aurkeztutako zortzi proiektuen artean, Eva Guerrero bilbotarrak zuzendu eta Garazi Lopez de Armentiak eta Aritz Lopezek (biak gasteiztarrak) antzeztutako lana izan da Karrikaneko kideek gehien balioetsi dutena, “haren originaltasuna, planteamenduaren beharkizun artistikoa eta proiektuaren bideragarritasuna arrazoi nagusitzat hartuta”.

Eva Guerrerori emandako laguntzak honakoak izango dira: 14.500 euro, hiru sorkuntza-egoitzetan egoteko laguntza eta programazioa Hendaiako Mai du Théatreko jaialdietan, Leioako Umore Azokan, Gasteizko KaldeArten, Bilboko Kalealdian, Zarauzko Kalerkin, Iruñako Festival de la Murallan eta Abian! Hameka kaleko Arteen Lantegian.

El fin de las cosas sorkuntza-prozesuan dago baina aldagaiak, konpasa galtzeak, kasualitateak eta erritmo aldaketaren egoeran bizi diren mutil baten eta neska baten destinoaz ari da. Pieza urtarril eta maiatzaren bitartean sortuko da Karrikanek bideratutako hiru arte-egoitzetan.

Karrikanen bigarren edizioaren deialdia udaberrian egingo da berriro, “Euskal Herrian instalatu eta espazio publikoan jardun eta sortzen ari diren edo profesionalizatzeko bidean dauden talde, artista eta konpainien sorkuntza originalak laguntzeko helburu garbiarekin”.

Informazio gehiago: Karrikan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button