ESZENA

Nazioarteko folklorearen ordua

Getxoko 34. Nazioarteko Folklore eta Dantza jaialdia bihar arte luzatuko da, Kenia, Errusia eta Getxoko taldeen partaidetzarekin. jardungo dira. Saioak 21:00etan hasiko dira Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan.

Atzoko egunean, Anthon Kurunduk zuzendutako African Tumbas talde kenyarraren emanaldia izan zen. Gaur, Getxoko Itxartu Taldea ariko da. Sortu zenetik, “elkarte horren dantza taldea euskal dantza eta kulturaren mesederako lana burutzen du, dantzaren berrikuntza eta freskotasuna bermatzen duen irakaskuntza goiztiarra dela medio. Elkarteak, Iñaki Uriaren eskutik eman zituen lehenengo pausuak. Dantza taldeen egitura eta lana denborarekin garatuz joan da. Gaur egun, 40 kidek osatzen dute taldea, heldu zein gaztetxoak kontutan hartuz”.

Asteartean, Ogonki konpainiak itxiko du jaialdia. 40 bat dantzarik eta musikarik osatzen dute taldea eta, urtero, “mundu osoko agertokietan jarduten da Errusiako folklorea erakusteko eta, bereziki, Siberiakoa. Umorea, trebezia, eta tradiziozko jantzien kolorea dira Ogonkiren ezaugarri nagusiak eta bere taldekideek maila artistiko handia erakusten dute saio bakoitzean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button