LITERATURA

Idazlea itzultzaileen lantegian, Pauen

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, itzulpen-lantegia antolatu du EIZIE elkarteak. Aurtengo edizioan, Idazlea itzultzaileen lantegian ekimena, lehen aldiz, Etxepare Euskal Institutuak eta EIZIEk iaz sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz, Pauen egingo dituzte hiru egun idazleak eta bost itzultzailek, urriaren 16tik 18ra, UPPA Unibertsitateko LLC-Arc Atlantique laborategia bidelagun dutela.

Hala, mahai beraren inguruan eseriko dira Eider Rodriguez eta bost itzultzaileak, Katu jendea ipuina ardatz hartuta.
Aurtengo lantegi honek badu beste berezitasun bat: Paueko Unibertsitateko Itzulpengintza masterreko ikasle eta irakasleek mintegi paralelo bat egingo dute, aldi berean eta itzulgai beraren gainean, eta mintegiaren bigarren egunean bi taldeek batera jardungo dute.

Itzultzaileak André Gabastou (Bernardo Atxagaren lanak frantseseratu dituen itzultzailea); Henrike Olasolo eta Peter Smaardijk (Herberetako Zirimiri Press argitaletxeko kideak dira eta tandemean lan eginez, euskaratik nederlanderara itzuliko dute testua); eta Joana Pochelu eta Gabi Schwab (euskarazko jatorrizkotik zuzenean itzuliko dute Katu jendea ipuina frantsesera eta alemanera, hurrenez hurren).

Amaiera ekitaldia jendaurrean Mintegieran azken egunean, parte hartzaileek esperientziaren berri emango dute mahai-inguru batean, eta, ondoren, errezitaldia izango da: Katu jendea ipuinaren zenbait pasarte bost hizkuntzatan entzungo dira, musikaz lagundurik.

Hori, urriaren 18an izango da, 15:00etan, Paueko Gazteluan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button