IKUS-ENTZUN

“2deo” programaren hirugarren edizioko proiektuak

2deo, Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak, aurtengo deialdian hautatutako egileen sorkuntzak jakinarazi ditu: EGIA, Xabi Ojinagarena; Lonely People, Neon Cities, Monica Lilac eta Sergio Stendhalena; eta Eutsi goiari!, Ainhoa Artetxerena.

Programak “garapenerako espazio berri bat eskaintzen die edozein formatuko eta generoko serie bat sortzeko apostua egin duten talentu berriei zein ibilbide profesional frogatua duten pertsonei, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin.”

Aurten hautatutako hiru proiektuek 5.000 euroko laguntza jasoko dute, bai eta banakako aholkularitza ere. Koldo Almandoz zinemagileak, Hondar ahoak telesailaren sortzaileak, EGIA proiektua lagunduko du, Anna R. Costa zinemagileak, Arde Madrid eta Fácil telesailen egileak,  Eutsi goiari! proiektua, eta Lonely nights, Neon cities proiektuaren aholkularitza Laura Sarmientok, egingo du. Maiatzetik irailera, aurrez aurrekoak eta online saioak egingo dira, eta sortzaile bakoitzak bere mentoreekin batera lan egingo du.
Aholkularitza-prozesuaren azken zatia Donostia Zinemaldian egingo da, eta bertan sortzaileek jaialdiko Industria programan parte hartzeko, eta balizko ekoizle, banatzaile edo inbertitzaileen aurrean euren proiektuak aurkezteko aukera izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button