IKUS-ENTZUN

Irantzu Valera eta Jule Goikoetxeak “Él Nunca Me Pegó” dokumentala aurkeztuko dute Bilbon

Faktoria Lilak ekoitzitako Él Nunca Me Pegó dokumentala pantailaratuko dute gaur Bilboko Zazpikaletan dagoen Biba! kultur gunean, 19:30etik aurrera.

Emanaldia Irantzu Valera kazetari eta Faktoria Lilako koordinatzaileak eta Jule Goikoetxea filosofo, irakasle eta idazleak aurkeztuko dute; proiekzioaren ostean, solasaldia gidatuko dute.

Varelak berak zuzendu du dokumentala. Pelikulak hiru emakumeren historiak biltzen ditu; testigantzetako bat filmaren zuzendariarena da. Emakumeok gizonekin izandako harreman itogarrietatik nola atera ziren kontatzen dute; amodio erromantikoz mozorrotutako, baina tortura psikologikoan oinarritutako harremanetatik, hain zuzen.

Ikasketa-kontakizuna da filma, baina maitasun osasuntsua ere jorratzen du, ikuspegi feministatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button