LITERATURA

Aurten ere itzulpen tailerra, Literaturian

Azken urteetako ohiturari jarraikiz, aurten ere itzulpen-tailer bat egingo dute Literaturian. Poesia azpititulatzen ibili ostean, mikroipuinen bidea urratu zuten iaz, eta oraingoan edozein motatako literatur testu laburrak landuko dituzte, baina testuen jatorriari arreta berezia eskainiz. Tailerra irekia eta doakoa da.

“2018ko Literaturian irakurketa eleaniztuna egin genuen lehen aldiz, eta testuak euskaraz nahiz jatorrizko hizkuntzan entzun genituen, Senegal, Alemania eta Kataluniako zarauztarren laguntzaz, besteak beste. Formatuak emaitza polita izan zuenez, aurten saiakera egin nahi genuke sorburu-hizkuntzen aniztasun horri eusteko, hainbat kultura eta hizkuntzatako testuak euskaratu eta emaitza aberatsa izan dadin”.

Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa literatur itzulpenean aritu izana, beraz, animatu parte hartzen! Maiatzaren 11n, larunbata, izango da hitzordua Zarautzen. 10:00etan hasiko da itzulpen tailerra, eta azken orduan, 13:00etan, Mundutik euskarara labur-labur irakurraldi eleaniztuna egingo da, Modelo aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button