ESZENA

Bilbaoeszenarekin musika-antzerki ikastaroa egin duten ikasleen emanaldia prest

Otxarkoagako Udaltegiko ekitaldi aretoak La Estación lanaren emanaldia jasoko du ostiral honetan, martxoaren 12an, 19:00etatik aurrera. Lan hori, urritik musika-antzerki ikastaro espezializatuan parte hartu duten ikasleen ikastaro amaierako lana izango da. Ikastaroa Tiki-Tita Elkarteak eman du, San Frantziskoko Udaltegian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak antolatuta.

Lan honetan ekintza guztia tren geraleku txiki batean gertatzen da. Pertsonaiek bat egiten dute bertan, bakoitzak bere bidaia egin behar duenean. Ikusleek zenbait gatazka ikusiko dute, gure gizartean dauden arketipoen adierazle gisa. Horrez gain, pertsonaiek zuzenean abestu eta dantzatuko dituzten musika ikuskizunez ere gozatu ahal izango da. Gidoia, koreografiak eta abestien letrak Tiki-Titarenak dira.

Tiki-Tita, Itziar Lazkano, Maitane Zalduegi eta Gurutze Beitia antzezleek eratutako kultur elkartea da. Elkartea, musika-antzerkian prestakuntza eskaintzeko beharretik sortu zen. Diziplina horren barruan interpretazioa, dantza eta kantua sartzen dira.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button