LITERATURA

“Intermperies”, Lourdes Oñederraren nobela berria

Lourdes Oñederra Olaizolak (Donostia, 1958) Intermperies (babes bila) izenburua duen eleberria argitaratu du Erein argitaletxearekin. Donostiarraren lan berriak amodiozko istorioa biltzen du.

“Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean  pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak”.

“Annabel”, Kathleen Winter

Bestalde, Erein argitaletxeak Kathleen Winter (Bill Quay, Ingalaterra, 1960) idazlearen Annabel nobela argitaratu du. Itzulpenaz Josu Zabaleta arduratu da, eta apirilaren 17an aurkeztuko dute Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Liburuak sexualitatearen eta norberaren ezagutzaren arteko dilema biltzen du.

“1968an, Labradorreko kostalde eder bakartian haur misteriotsu bat jaio da: neska eta mutila, biak batera eta biak osorik den haur bat. Hiru pertsonek baizik ez dute ezagutzen sekretu hori –gurasoek, Jacinta eta Treadwayk, eta familiaren betiko laguna duten Thomasinak–. Pertsona nagusi horiek erabaki zail bat hartuko dute: mutiko gisa haztea; Wayne jarriko diote izena. Baina Wayne, aitaren ehiztari-kultura matxistak inguratuta, nerabezarora hurbildu ahala, poliki-poliki eta ezkutuka Annabel izenez identifikatzen den neskatoa, osorik sekula desagertu ez zena, poliki-poliki eta ezkutuka piztuz joango zaio bere baitan, bere bizitzan parte diren emakumeek indarturik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button