IKUS-ENTZUN

“Hormek diote” proiektua, zinemara

Donostia 2016ren eta Ereitenen Hormek diote egitasmoak artea eta teknologia berriak uztartu zituen, Donostiako Intxaurrondo, Egia eta Altza auzoetan, Trintxerpen (Pasaia) eta Errenterian margotutako mural handietan, duela urtebete inguru.

Bada, ekimen horretatik abiatuta, zenbait ikus-entzunezko egin dira: bi dokumental, film labur bat eta mapping bat. Bada, lanok ikusgai izango dira muralak jasotzen dituzten herrietan, Donostian, Pasaian eta Errenterian, hain justu.

Donostia 2016ren arabera, “Hormek diote zinemara izenburupean, Hormek diote. Dokumentala, Eta gorrek entzuten dute, Gure hormek eta Izenbururik gabe (kapital gaineko teknika mistoa) film laburrak Intxaurrondo, Trintxerpe, Errenteria, Egia eta Altzako pantailetara iritsiko dira datozen asteetan”.

Filmok dagoeneko pantailaratu dira Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean, atzo, hain zuzen. Gaur, halaber, Pasaiako Trintxerpeko alkateordetzan aurkeztuko dira; bihar, Errenteriako Niessen kulturgunean; larunbatean, Donostiako Tabakalerako zinema-aretoan; eta, azkenik, 20an, Donostiako Tomasene Kultur Etxean.

Informazio gehiago: dss2016.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button