ESZENA

Proposamen Eszenikoen Laborategia, Donostian

LABO Proposamen Eszenikoen Laborategiaren IV. Jardunaldia izango da bihar, Donostiako Convent Garden zentroan. Urte osoan garaturiko hainbat proposamen eszenikorako plaza da laborategia, batez ere, berritzaileak diren proposamen eszeniko garaikideak erakusteko.

Dantza, antzerkia, performancea, ekintza korporalak, bideo-artea, diskurtso mistoak, eta abar erakusten dira LABOn, “beti mugimendua, gorputza eta espazioa oinarri bezala harturik”.

Bihar, abenduak 14, Myriam Perez Cazabonek Nere azalean arrotz lana aurkeztuko du. Leire Otamendi eta Oihana Vesga dira ikusgarriaren protagonistak. Presentziaren kontzeptuarekin lotuta, izan gabe egotearen ideian oinarritzen da dantza garaikideko pieza hori. “Pertsonaren izatean haustura bat gertatzen denean, eta ondorioz, ordura arte balio izan zaizkion izateko, egoteko eta ekiteko moduak gorputzean arrotz sentitzen direnean, presentzia eta ausentzia egoeren eraldatzeari buruzko hausnarketa da. Nor bere gorputzean, pentsamenduan, azalean arrotz sentitzen denean eta berrezagutzen ez denean, zein egoeratan geratzen da pertsonaren osotasuna?”

Horren ostean, Oihana Varela Aizpuruak zuzenduriko Trans-Lúcido lana ikusteko parada egongo da. Ane Payer, Marina Scotto eta Iñaki Carrera dira interpreteak. “Gizakiaren gorputzak geruza desberdinak ditu; zenbait babesteko eta beste batzuk irekiagoak eta argiagoak. Geruza hauen bitartez besteei nahi duguna erakusten diegu baina ez gara konturatzen dena ikusten dela eta beste horien begiradaren mendean gaudela”.

Informazio guztia hemen daukazue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button