LITERATURA

“Lasai, ez da ezer gertatzen” errezitaldia

Gaur, Gasteizko Oihaneder Euskaren Etxean, Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar) liburuko testuak irakurriko dituzte Ana Isabel Moralesek eta Iban Zalduak, eta hauekin batera, Giorgio Bassmattik ipuin horietan propio oinarritutako kantuak eskainiko ditu. Errezitaldia 19:30ean izango da.

Ana Malagon idazleak insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia eskaini zuen Lasai, ez da ezer gertatzen liburuan. Obran 162 mikroipuin bildu ditu egileak, eta neurri txiki horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona.
Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ere bai, ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua.
Lasai, ez da ezer geratzen-en kasuan iturriak asko eta anitzak izan dira. Urteetan zehar formatu askotan jaso izan dudan materiala da, hor gelditu dena, modu nahiko amorfoan, nire buruan. Erreferente kulturalez ari bagara, ba ez nuke jakingo zer esan, zeren niri gustatzen zaizkidanak gero ez ditut islatuta ikusten. Zoritxarrez”, esan zuen egileak.

Errezitaldiko lagunak hauexek dira: Giorgio Bassmatti (Andoain, 1974) “Donostian bizi den andoaindarra naiz eta pop kantuak egiten ditut… gauza berezia prestatu dut egun honetarako, egile “oso” donostiar baten testuetan oinarritutakoa…”; Ana Isabel Morales (Bilbo, 1968) Itzultzaile-interpretea da, eta Xerezaderen Artxiboa izeneko literatur podkastean (www.blogak.com/xalp ), Jasone Larrinagarekin batera, literatur testuen irakurketa dramatizatuak grabatzen ditu publikoari eskaintzeko; Iban Zaldua (Donostia, 1966) Idazlea eta batez ere narraziogilea. Bere liburu berriena Inon ez, inoiz ez da (Elkar, 2014)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button