ESZENA

Kabia Teatroaren “Lavinia” antzezlana berriz ikusgai

Kabia Teatroren Lavinia antzerki pieza Pabellon 6 aretoan izango da ikusgai urriaren 13tik 15era, ostiralean eta larunbatean 20:00etan eta igandean 19:00etan. Lan horrek Ursula K. LeGuin idazle estatubatuarrak 2009an izen berarekin argitaratutako obra hartzen du erreferentziatzat.

Lavinia ipuin bat da, ahozko narrazio zuzenaren bidez ikusleei transmititzen zaiena, eta horretarako Yolanda Bustillo, Aitor Guisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrínaga, Javier Liñera eta Iñaki Urrutiak antzeztuko dute. Juana Lor eta Javier Liñera arduratu dira antzezlan honen egokitzapenaz eta dramaturgiaz. Juana Lor gainera muntaiaren zuzendaritza artistikoaz eta espazio eszenikoaz ere arduratu da. Musikak garrantzi handia du antzezlanean, musika-zuzendaritza Bettina Aragón Hillemannek egin du eta soinu-atmosfera sortzea Itziar Madariagaren zeregina izan da.

Obraren korapiloa hauxe duzue: “Lavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da, arnasa hartzen du eta hitz egiten du. Baina, kontua da poeta batek idatzi egin zuela. Izan ere, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia, agerikoa, Eneas heroi aparta izan bada beti, guk, orain, binperra aurkeztuko dugu, ilargiaren alde ezkutua, alegia. Nahi duena eraso gabe, bultzatu gabe eta zapaldu gabe lortzen duen pertsonaia xalo eta indartsu baten eskutik ibiltzeko gonbit egiten dizuegu. Emakume azkarra eta patxadatsua da, inguruko botereak menderatzea lortu duena. Gazteak bere sekretua kontatuko digu, bere existentzia aldarrikatuta, azkenean, zuongana iristeko, poeta baten, idazle baten eta bi antzerkigileren eskuetatik igaro behar izan bada ere.”

Ipuin mitologiko hau indarrean dago gaur egun; izan ere, zoritxarrez, gerrak errepikatu egiten dira eta, zorionez, maitasunak bere horretan dirau. Horrela, poeta baten, idazle baten eta bi antzerkigileren eskuetatik igaro ondoren, azkenean, haien existentzia aldarrikatzen da eta guregana iritsi da, emakume ausart, xume eta borondate biziko honen istorioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button