LITERATURA

“Erlea” letren aldizkaria sarituko dute

Bihar egingo dute Andoaingo Bastero Kulturgunean XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren sari-banaketa. Bertan, kazetaritzarekin loturiko hainbat sari banatuko dute, tartean, Merezimenduzko Aitormena. Sari hori, hain zuzen ere, Erlea literatura aldizkariak jasoko du.

Epaimahaiak erabaki du “literaturaren arloan inoiz izan dugun aldizkari aberats eta dotoreena izanik beharrezkoa dela Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak hori horrela nabarmendu eta aitortzea”. Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen du Erlea

Ohorezko Aipamenak, aldiz, Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dute. Zeruko Argia eraberrituaren zuzendari izan zen lehena 1969tik 1975era, eta Ignazio Arregi, berriz, Loiolako Herri Irratiko esatari 1965etik aurrera eta, gainera, bera izan zen Eusko Irratiaren lehenengo zuzendaria 1982tik 1985era bitartean.

Xabier Lete ere gogoan izango dute ekitaldian Antton Valverdek emango duen piano-emanaldia dela medio. Saio horren ondoren emango dira ezagutzera XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan aurten estimatuenak izan diren lanak eta lanen egileak.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: Uberan.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button