ARTEA

Mundua begiratzeko modu zehatza

Iratxe Yañezen Un / Atlas / Bat izeneko erakusketa urtarrilaren 5era arte ikusi ahal izango da Rekalde aretoan. Barriek programaren barruan programatutako ekimena da.

Un / Atlas / Bat mendira, familiarekin edo beste herrialde batera egindako bidai batean oinarrituriko eta sorturiko irudi eta bideo ezberdinetatik abiatzen da. Mundua begiratzeko modu zehatzean hartzen du oinarria artistaren sorkuntzak, eta horretan, pintura da bere lanaren ardatz nagusia, beste edozein esanahi edo asmoren gainetik.

Erakustaldi honetan, artistaren estudioan landutako prozedura ezberdinen ondorio diren artelanak ikusiko dituzue, eta elementu bateratzailea materia izango da, beti ere esanahi berriak sortzeko asmoz, azken unean ikusleak berak definituko dituenak.
“Prozeduran berebizikoa bilakatzen da pintura beraren materia, kolorea eta forma: mihisean bata bestearen ondoan dauden koloreen arteko tira birak, pintzela irrist egitean gauzatzen diren pintzelkadak, egitearen usaina eta soinua… Momentu ezberdin hauek prozesu piktorikoan gertatzen dira, aztarnak balira bezala mihise gainean islatzen direlarik”.

Iratxe Yañez (Bilbo, 1987) Arte Ederrean ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere tesian lan egiten du gaur egun, bertan praktika esperimentalaren bitartez kezka ezberdinak jorratzen ditu. Bere Bilboko tailerrean egiten du lan, irakasle gisa jarduten den bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button