LITERATURA

Pamielak "Jauzika" izenburuko aforismo bilduma plazaratu du

Eguneroko gertakizunak, gure gizarteko esparru ezberdinetan jarduten dutenenen adierazpen exkaxak, lagunarteko elkarrizketak edota liburuetan irakurritakoak izan dira hausnartzerako bazka Bixente Serrano Izkorentzat, eta horrela joan da hauen gainean lerro inteligenteak burutzen. Horrela sortu da Jauzika izenburuko aforismo liburu interesgarri hau.

Liburuaren kontrazalean hauxe dator: "Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek…, edozein hutsalkeriak erakartzen du gure arreta eta txinpart bat hasten da jauzika geure burmuinean zain-konexio batetik bertzera.
Burutazio horietako bati, mintzo bihurtu nahi dugunean soilik ematen diogu egitura sintaktiko ageriko edo ezkutu bat, segida logiko arrazional edo senezko bat, hala holako biribiltasuna, landuagoa ala zakarragoa. Eta kanporuntz gara dezakegu burutazioa, luzatu egin eta diskurtso bat eratuz, edo barneruntz bil dezakegu, konprimitu eta halako bitxikeria bat, aforismo bat, haiku bat, apunte kitzikagarri bat, gauzatuz: testutxo bat.
Azken horixe dugu liburu honetan, testu solteak, azare joko baten kapritxoak sortuak, baina orobat diskurtso oso baten zatiak dira, diskurtso sozio-politiko-kultural bat -Euskal Herritik ondua- osatzen duten tesela multzo bat, kolore eta tonu anitzetan dir-dir egin nahi duen teselazko konposizioa."

Beste aldetik, eta estilo erabat aldaturik, Pamielak Katalina Kontalari izeneko ipuin ederra ere plazaratu du. III. Etxepare Bekan sariduna izan zen lana hau eta Iñaki Zubeldiaren testua dakar Estibaliz Jalon-en irudi koloretsuekin batera.

Pamielak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button