ESZENA

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdia bihar hasiko da

Bihar hasiko den Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdiak hamabost ikuskizun ezberdin eskainiko dizkio asteburu honetan adin guztietako ikuslegoari.

Hala, Euskal Herrian sortutako ikuskizun bi, Espainiatik etorriko diren beste zazpi eta Argentina, Australia, Belgika, Brasil eta Ingalaterratik etorritako beste seik osatuko dute asteburu honetan egingo den Arrigorriagako Nazioarteko XVII. Clown eta Pailazoen Jaialdia.

Hamazazpigarren edizioak hiru zenbakia du oinarria, hiru egunetan egiten baita jaialdia; hiru egunetan emango baitu Nola Rae adituak ikastaro berezi bat eta hiru hizkuntz nagusi entzungo baitira egun hauetan, euskara, gaztelania eta antzerki gestuala.

Beraz, egun hauetan Arrigorriagan ikusiko diren taldeak eta artista profesionalak honakoak izango dira: Nola Rae, Cronopia Contorsiones, Bowjangles, Circ Hula, Circ Menut, Elegants, Hortzmuga, La Güasa, Lusco e Fusco, PTV Clowns Marcel Gros, Toni Albà, Niño Costrini, Ganso & Cía. eta Jam.

Ordutegiak, tokiak eta abar herri horretako webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button