MUSIKA

Occhi Di Farfalla bikote akustikoa, Europan barrena

Miren Arangurenek (Iruñea, 1981) eta Hodei Estebanek (Zarautz, 1983) eratu dute Occhi Di Farfalla bikotea. Taldeak rock feminista eta akustikoa jorratzen du, eta sei kantuko diskoa argitaratu du. Egun Europan barrena ari da jotzen.

Taldeak berak adierazi duenez, “Occhi Di Farfalla proiektu akustikoa da. Letra feministak rock doinuz jantzi eta bideaz gozatzeko eginiko ekintza”.

Uztailaren 21ean hasi zuen bikoteak bira Friboughen (Suitza), eta uztailak 22, halaber, Laussanen (Suitza) jo zuen. Gainerako hiriak ondokoak dira: Kassel (Alemania), Grimma (Alemania), Berlin (Alemania), Liberec (Txekiar Errepublika), Ljubljana (Eslovenia), Ferrara (Italia), Bologna (Italia). Bira hori amaitu eta gero, abuztuaren 22an Zarautzen izango da bikotea.

Diskoari dagokionez, Mikel Kazalisek grabatu du 2013 ekainean Zarauzko Fidelenea estudioetan. Diseinu lanaz, berriz, Mikel Larratxe arduratu da. Hitzen harira, nabarmendu Goazen hemendik maitia kantua Imanol Epelde poeta zarauztarrak idatzitako dela, eta Komuneko paperean lanean dago bilduta. Outro doinuan, berriz, Clara Zetkin feminista-sozialistak 1932an emandako hitzaldi baten zati bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button