LITERATURA

“Amaren heriotzak libreago egin ninduen”

Gaur, goizeko 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Mari Luz Estebanen Amaren heriotzak libreago egin ninduen izeneko lana aurkeztu du Pamiela argitaletxeak.

Mari Luz Esteban, Burgoseko herri txiki batean jaio zen (Pedrosa de Valdeporres, 1959) baina Basaurikoa da. Gaur egun gizarte antropologia eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ikertzailea ere bada, genero, osasuna, gorputza eta emozioen arloan. Bere argitalpenen artean nabarmendu Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) nabarmendu daiteke.

Hau da bere lehen poema-liburua, eta bertan aurkituko duzue poemaren bat, hauxe:

Auto-narrazioa

etorkizun-ola besterik ez da

hitza haragi

haragia hitz

neurea guztiz baden eta ez den

hizkuntza batean

idatziagatik

horregatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button