ARTEA

Montehermoso Kulturuneak "Artea eta Ikerketa" deialdi berria aurkeztu du

Deialdiaren helburua, produkzioan edo produkzio aurreko fasean aurkitzen diren, gehienez, zortzi proiektu artistikoren aukeraketa egitea da 2011eko bigarren lau hilabeteetan, Montehermoso Kulturguneak urtero antolatzen duen egitarauaren barnean.

Zeinahi herritartasun duten egileek oro aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak, banaka nahiz taldeka, inongo adin mugarik gabe. Talde gisa aurkeztuz gero, ordezkari bat izendatu beharko da.

Proiektu argitaragabe bat aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek, ekoizpen-aldian dagoena, edo laguntzak hartzen duen denbora tartean ekoiztekoa dena. Proiektuak hautatzeko, alderatu egingo dira aurkezten diren proposamenak, balioespen irizpide hauen aintzat hartuta: proiektuaren interesa eta kalitatea, proiektuaren bideragarritasuna, aurkeztutako dosierra eta dokumentazioa, gauzatzeko egutegia, giza taldea eta diru zenbatekoa kontuan hartuz; proiektuaren egilearen edo egileen prestakuntza eta ibilbide profesionala.

Proiektu bakoitzeko gehienezko diru-kopurua 10.000 eurokoa izango da, honela banatuta: 7.000€: gehienezko diru kopurua proiektuaren ekoizpenerako. 3.000€: obra ekoizteagatiko ordainsari eta egile eskubide gisa Montehermoso kulturuneko azpiegiturak, tresneria teknikoa, aholkularitza eta giza baliabideak gehituko zaizkie partida horiei.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek helbide honetara bidali beharko dute eskabidea: Centro Cultural Montehermoso Kulturunea C/. Fray Zacarías Martínez 2 – 01001 Vitoria-Gasteiz. Hauxe argi eta garbi adierazita: Artea eta Ikerketa. Montehermoso 2010: Proiektuen Ekoizpena. 2010eko martxoaren 31n bukatuko da dokumentazioa aurkezteko epea.

Bestelako informazio osagarria Montehermoso Kulturuneak eskainiko dizu.

Montehermoso Kulturuneak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button