LITERATURA

Joseba Sarrionandiari aitortza publikoa, Iurretan

Hil honetan, 25etik 28ra bitartean, Joseba Sarrionandia omenduko dute Iurreta herrian. Irakurketa publiko, berbaldi, ipuin kontaketa, Joseba Sarionandiaren lan bibliografikoaren erakusketa, ibilaldi poetiko eta abarrek osatuko dute egitasmoaren programazioa.

Bertako udalak hala adierazi nahi izan du ekimenaren zergatia: “Iurretako Udala gure herriko idazlea den Joseba Sarrionandiari nolabaiteko aitortza publikoa egin nahian dabil aspalditik eta zorionez heldu da asmo honen berri emateko eguna. Herri Bibliotekak ere azken urte hauetan, bere ohiko egitarauan, hainbatetan landu du ijorretar idazlearen ondare literarioa. 2016ko udatik gaur arte, egitarauari forma ematen eta antolakuntza lanetan ibili gara buru belarri. Jardunaldi hauen helburua Joseba eta bere lana herritarren artean ezagutzera ematea da, Sarrionandia Iurretan eta munduan kokatuz. Josebaren lan literario oparoa ezagutarazi nahi dugu, beldurrak uxatuz, jende askorentzat Joseba “idazle jasoa” da eta agian ez da ausartzen bere lanetara hurbiltzen, berez “jaso da” kalitate handiko lanak dituen idazlea delako, baina etiketa hori gainditu eta bere lana osotasunean ezagutzera eman nahi dugu. Bere lanean, hain oparoa izanda, danetik baitauka, literatur genero ezberdinak landu baititu, hainbat hizkuntzetara itzulita ere badago… danontzako moduko Joseba dago”.

Egitarau osoa ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button