ESZENA

Dantza Lanen Katalogoaren 2024ko deialdia

Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileei zuzendua, Euskal Herriko dantza lanen katalogoaren helburua harremanak erraztea eta beste testuinguru batzuekin elkarrizketa ahalbidetzea da, bai eta egiten den lanaren eta gaur egun biran dauden obren ikuspegi zabala eskaintzea ere. Orain, Euskal Herriko Dantza-Lanen Katalogoaren 2024ko edizioaren deialdia zabaldu dute, eta epea urtarrilaren 23an bukatuko da.

Katalogoa lau hizkuntzetara itzulita dago: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, eta obra edo konpainia bakoitzak fitxa bat izango du obrari buruzko informazio espezifikoa eta konpainiaren harremanetarako datuak ematen dituena.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dituzue: konpainia, talde edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra sartu ahal izango du katalogoan; konpainiak berak aukeratuko du dantza-lana, eta nazioartean proiekzio handiena duena edo katalogorako egokiena dena aukeratu beharko du; informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da.

Beraz adi, dokumentazio guztia bidaltzeko epea urtarrilaren 23an itxiko da. Epez kanpo jasotzen den materiala ez da katalogoan argitaratuko, eta ez da 2024ko bideo laburpenaren parte izango.

Datu guztiak ADDE Dantzak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button