LITERATURA

Arabako Foru Aldundiak Ernestina de Champourcin poesia lehiaketarako deia egin du

Arabako Foru Aldundiak Ernestina de Champourcin poesia lehiaketarako deia egin du. Lehiaketa honen helburua literatura sorkuntza sustatzea da, bai eta ahots poetiko berriak edo sendotze bidean daudenak aurkitzea ere, eta aldi berean, 27ko belaunaldiko kide izan zen eta bere bizitzako lehen urteetan Gasteizekin lotura handia izan zuen Ernestina de Champourcin poeta gogorarazi eta goraipatzea. Sari bakarra emango da hizkuntza modalitate bakoitzean. Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 16 urte beteta dituzten pertsona fisikoek, haien nazionalitatea eta bizilekua edozein dela ere.
Poema sortek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa), tarte bikoitzean, eta egileak askatasun osoa izango du estrofei, neurriari eta errimari dagokienez.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button