ESZENA

“Miren Maiteder Kabareta”, Gasteszenan

Zurriola Antzerki Eskolaren lehen musikala estreinatzeko unea heldu da. Gaur berton, Miren Maiteder Kabaretak bere ateak irekiko ditu Gasteszenan, arratsaldeko 20:00etan.

Hauxe da sormenetik abiatutako lan eder honen sinopsia: “Ama, izar bat izango naiz? Bai, Miren Maitederren ametsa izar bilakatzea da, baina zein ote da izarretarako bidea, non ote dago eta… Zenbat da bidesaria? Ikusi eta ikasi”.

Umorez nahiz ironiaz zipriztindutako antzerki musikal bat da hau, gezurrezko amets desiratuak sortzen nahiz zapuzten eta are amesgaizto ere bihurtzen direneko tragikomedia bat.

Bizitza ez da ametsa, bizitza kabareta da. Ongi etorriak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button