IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko: “Ikusmira Berriak”

Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskolak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak programa jarri dute martxan. Zortzigarren deialdi horretan, izena emateko epea irailaren 1era arte dago zabalik.

Egonaldia eta ikus-entzunezko ideiak garatzeko ekimena da, eta aurten, egoitza kopurua bostetik seira handituko da. Zortzi asteko egonaldia bitan banatuko da: “sei aste 2022ko martxoan eta apirilean proiektua Donostiako Tabakalera zentroan martxan jartzeko, eta beste bi asteak Zinemaldian bertan, zuzendariek beraien proiektua, ordurako garatu samar izango dutena, zinema-industriako ordezkarien aurrean aurkezteko”.

Hautatuko den lan bakoitzak 5.000 euroko laguntza jasoko du garapenerako, zinemagileek egoitzako bi faseen artean lan egiten jarraitu ahal izateko.

Izen-ematea online egin behar da, eta interesdunek ideiaren sinopsia, asmo-gutuna eta biofilmografia dituen dosierra aurkeztu behar dute. Azaroan jakinaraziko dira bost kategoriatan hautatu diren lanak.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button