MUSIKA

Bullet Proof Lovers taldeak estreinako lan luzea argitaratu du

Donostian finkatutako Bullet Proof Lovers (BPL) power-hard-pop taldeak iraupen luzeko estreinako lan plazaratu du: Shot through the heart. Diskoa estatuan eta AEBetan argitaratu dute Ghost Highway Recordings eta Rum Bar records diskoetxeek, hurrenez hurren.

Explorer’s Club taldeko abeslari Wyatt Funderburk-ek ekoitzi du Shot through the heart. Diskoarekin batera, bideoklipa ere plazaratu dute donostiarrek. Lan honen aurretik, bestalde, mini-LP bat kaleratu zuten 2015ean.

Boskoteak power-pop, glam rock eta punk doinuekin margotutako proposamena jorratzen dute eskarmentu handiko bost musikariek. Hasteko, Kurt Baker estatubatuarra da, eta bere talde propioan ez ezik, Leftlovers taldean ere jo du. Gainerako lau musikariak, Donostiako Buenavixta pun-rock eskolan trebatu dira: Luiyi Costa (Txorlitohead, Lolas Club), Joseba Arza (Brigada Criminal, Señor No, Ladislao), Gonzalo Ibañez (Nuevo Catecismo Católico, La Perrera), Juan Irazu (Discipulos de Dionisos, Gran Yate Especial).

Diskoa kritika onak jasotzen ari da, hedabide espezializatuen aldetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button