LITERATURA

Inbasioak, sorginak eta erraldoiak

Elkar argitaletxeak lan berriak plazaratu ditu gaztetxoentzat. Lan horietan irakasle sumagarriak, erraldoiak, sorginak eta bestelako kontu interesgarriak bildu dira.

Ana Jaka Loaren Inbasio Isila idatzi du eta Bruno Hidalgok ilustratu. Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira. Susmagarria da irakale berri hori?

Xabier Olasok Erraldoiak idazti du eta Enrique Morenok ilustrazioak egin ditu. Erraldoi da aita, Maritantai da ama, eta Patxikankailu semea. Erraldoien familia osatzen dute, eta haien bizitzan dena da erraldoia: arropak, janariak, etxeko tresnak,…

Lur Gallastegik Uda bat Senegalen izeneko ipuina idatzi du eta Susana Martinek ilustratu. Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean.

Azkenik, Txaro Idiakezek itzuli du Port Lajoyeko Sorgina, eta Paul Caballerok ilustrazioak jarri dizkio. Europako Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indioek sortutako ahozko literatura aztertzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda ugari aurkitu zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button