LITERATURA

Julen Gabiriak “Coraline” izeneko liburua itzuli du

Elkar argitaletxeak Neil Gaiman idazle ingelesaren abentura eta beldurrezko Coraline nobela kaleratu berri du. Julen Gabiria idazle bizkaitarrak itzulpen lanak egin ditu.

Coralinek etxe berria estreinatzen duenean, bertako txoko guztiak ikertuko ditu eta ate guztiak ireki: 13 zabaltzen dira, baina 14ak adreiluzko pareta bat dauka atzean. Halako batean, ordea, ate hori ere gurutzatzea lortuko du, eta berearen berdina den etxe bat topatuko du korridorearen beste aldean. Berdina eta ia-ia hobea: gozoagoa da janaria, ugariagoak jostailuak… eta badira beste aita bat eta beste ama bat ere, bere gurasoen antzekoak, bera han betiko geratzea nahi dutenak.

Neil Gaiman Ingalaterran jaio zen 1960an eta Estatu Batuetan bizi da gaur egun. Gazte nahiz helduentzako eleberriak, komikiak eta zinemarako gidoiak idatzi izan ditu, eta bere lanek oihartzun itzela izan dute. Hauxe da euskaratzen zaion lehen eleberria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button