ARTEA

Mikel Uribetxeberria animaliez inguraturik

Donostiako Kur arte galeriara joateko aukera izanez gero, abagune ederra izango duzue Mikel Uribetxeberriaren Animalia erakusketaz gozatzeko uztailaren 27ra bitartean. Gizakiaren jarreraz eta portaeraz hausnarketa egiten du lan honetan argazkilariak.

Hala dio berak: “Gutako bakoitzak sena mantentzen dugu, pertsonalitate eta nortasun bat, ekiteko eta izateko modua, eta honek bereizten gaitu besteengandik. Gizakiak gara ehuneko ehunean, baina batzuetan gure buruari galdetzen diogu ia benetan hala den, edota gure barruan zer gelditzen den garen animalia horretatik.

Erakusketa honetan, gizakiaren giroan murgildurik, harridura sortuko diguten animalien portaerak ikusiko ditugu.

Mikel Uribetxeberria (Urrestilla, 1975) hamaika erakusketa kolektibotan hartu du parte eta bere lanaren sormenak eta kalitateak interes handia piztu dute hemen zein kanpoan.

Egin izan duen azken erakusketa Pariseko Baudoin Lebon galerian izan da. Argazkigintzaz gaina ikus-entzunezko instalazioak ere egiten ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button