ARTEA

Enrique Ojembarrena pintorearen erakusketa, Bilbon

Enrique Ojembarrena pintorea ez ezik, idazlea ere bada. Hala, Bizkaia Jaurreriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan paratu dituen margolanak Blues de Ciudad del Cabo izenburuko nobela idatzi zuen tarte berean margotu zituen; pintoreak , hain justu, Lurmutur Hirian egiten du lan.

Erakusketa zabalik dago azaroaren 18ra arte, eta bertan artistaren eboluzioa ikus daiteke: figurazio inpresionistatik abstrakziora. Kutsu surrealista erakusten duten zenbait collage ere badira.

Ojembarrenak jorratutako gai nagusiak bi dira: natura eta pertsonak. Artistak bi gai horiei buruzko irudimenezko eta emoziozko ikuspegia islatzen du. Bere obran kolorea adierazpenari gailentzen zaio.

“Ojembarrenak Parisen egin zuen topo pinturarekin, 19 urte zituela, Van Gogh, Gauguin, Cèzanne, Monet, Bonnard eta Picassoren koadroak begiratuz. Harrezkeroztik, barruan daraman koadro eta pintore  haiek eragindako zirrara”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button