ESZENA

Klownaldia 2015, aste honetan Guardetxean

Atzo bertan hasi den Guardetxean egiten ari den, eta aste osoan luzatuko den Klownaldia 2015. Ikuskizun apartekoez gain, tailerrak ere antolatu dituzte egun hauetarako.

Bihar bertan, uztailak 15, asteazkena, Las Polis Dúo Clown taldea (Marta Sitja eta Fanny Giraud) arituko da 20:00etan, Zuloaga plazan.

Guardetxean, uztailak 17, ostirala, 21:00tan testu gabeko keinu ikuskizuna lantzen duen Awish ikusteko parada egongo da. Horren ostean, Algaraklown konpainiako Zaira Dafonte e Irene Alkiza bikoteak Deshatrauko- Etsipena egingo du.

Larunbatean, uztailak 18, 21:00tan, eta berriz Guardetxean, Decopivolta Teatre konpainiak Tulipas lana oholtzaratuko du. Eta horren ostean, Lolipop eta Beltxarga Beltza izeneko lanekin gozatu egingo duzue.

Ikusgarri horiez gain, Pailazoaren mila gorputzak (Carlo-Mô & Mr. Di), ¿Nun jarri dut nire klowna? (Mai Gorostiaga), eta Klown-a lasaitasunez (Merche 8A) izeneko tailerrak burutuko dira.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button