LITERATURA

“MeNditazioak”

Unai Ormaetxeak Mundu Bat Motxilan. Alex Txikonen menditazioak (Sua) izeneko lana plazaratu du. Gazteentzako nahiz helduentzako liburu kitzikagarri honetan Everestera abiatuko gara mendizale bizkaitarrarekin batera.

Bere orriotan barneratzen den irakurleak Everestera joango da Alex Txikonekin, neguko espedizioan eta oxigenorik gabeko tentaldian, izan ere, oxigeno barik eta negu betean heldu nahi izan zuen munduko gailurrera. Baina igoera horretan bere pentsamenduek erakutsiko digute mendia ez dela lehia, ez dela inorekiko erronka eta, aldiz, garrantzitsua dela zelan joaten garen, zerk bultzatzen gaituen, nola jokatzen dugun.

Garrantzitsuak jarrerak dira, bidea izango da ikasketa eta ez helmuga. Eta hori kontatzeko hamaika gogoeta, bizipen eta pasadizo biziko ditugu alpinistarekin. Baina hau ez da Txikonen biografia bat, ez eta espedizio baten kronika bat ere. Espedizioaren egitura baliatu du idazleak bizitzarekin lotora duten aspektu eta gai  asko tratatzeko, tartean, erlijio eta kultura ezberdinak, berdintasuna eta feminismoa, laguntasuna eta bakardadea, egoak edo niak, natura, emozioak, eta euskal mendizaletasuna ere bai.
Alex bere motxilarekin (Motx) mintzatuko da tai gabe, eta hein berean gurekin arituko da, bai eta bere buruarekin ere. Horrexegatik, mendian egiten dituen menditazioak izango dira nagusi. Bidea urratu ahala bizitzaz, naturaz eta herriaz hamaika gogoeta, bizipen eta pasadizo azalduko zaizkigu. Mendia izan baitaiteke batera zoriontasuna eta sufrimendua, laguntasuna eta bakardadea, zirimola eta aingura, pizgarria eta motela. Dena bukatu eta hasten den lekua.

Autoreak berak azalpen gehiago eman dizkigu bideo honetan:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu