ARTEA

Artea ikusteko esperientzia digital baten bidez

Bihar bertan, otsailak 25, 7 obra, 7 museo izeneko esperientzia digitala egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Bertan, “pintura ezagunak formatu digitalean erreproduzituko dira bereizmen altuan; hain altua, ezen begien bistara ikusten ez diren xehetasunak ere hauteman ahal izango diren. Gainera, arte lanen inguruko multimedia informazio interaktiboa eskainiko du”.

Ekimen honen bidez artearen alderik ezkutuena zaleen begien aurrean jarri nahi da, munduko obrarik esanguratsuenekin, gainera. Ekimen honen bidez, Europako museotako lan hauez gozatu ahal izango da: The Garden of Eden with the Fall of Man (Jan Brueghel the Elder & Peter Paul Rubens, Mauritshuis), Las bodas de Camacho (Josep Maria Sert, Fundación Banco Santander), Arlequin (Juan Gris, Fundación Telefónica), The Artist’s Wife (Laurits Andersen Ring, Statens Museum for Kunst), Carta Portulana del mar Mediterráneo (Anonimoa, Biblioteca Nacional de España),  Zaldei, Ekain haitzuloko margoa (Eusko Jaurlaritza), Rue Saint-Honoré arratsaldez. Euri efektua(Camille Pissarro, Museo Thyssen-Bornemisza).

Esperientzia digitala martxoaren 26ra arte egongo da zabalik museoko Laborategian.

Datu guztiak Donostia Kulturan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button