ARTEA

“Mazoka” marrazki eta ilustrazioaren azoka, Gasteizen

Abenduaren 16, 17 eta 18an, Mazoka marrazki eta ilustrazioaren azokaren bigarren edizioa egingo da Montehermoso kulturunean. 40 artista ingururen lanak ikusi ahalko dira.

IlustrApados en Araba elkarteak ondu du azoka, eta 40 artista ingururen lanak jasoko ditu. Artisten artean, profesionalak eta hasiberriak izango dira. Azokaren aurretik, abenduaren 14 eta 15ean, halaber, bi ilustrazio erakusketa zabalduko dira.

Horretaz gainera, Ilustrazioaren lehen Jardunaldi Profesionalak egingo dira, bertan Ilustrazioaren Sari Nazional baten irabazlea arituko da.  Oro har, profesionalentzako lantegi bat izango da. Adituen hitzaldiak eta master-class-ak ere izango dira.

Azokaren baitan, gainera, askotariko ekitaldiak bilduko dira; tartean, kontzertuak, zuzeneko potretak eta lantegiak. Umeentzako gunea ere izango da.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button