ARTEA

Marysia Lewandowska artista poloniarraren audio artxiboak Bilbon

Bulegoa z/b-k bihar Marysia Lewandowska artista poloniarraren Women's Audio Archive aurkeztuko du bihar 20:00etan Formagabeko ezagutza formak programaren baitan.

Women's Audio Archive Marysiak 1984an, bere herrialdea utzi eta gero, eginiko audio grabazioak dira. Zinta horietan ekitaldi publikoak, hitzaldiak, mintegiak, eta elkarrizketa pribatuak jaso zituen, eta 1983tik eta 1990ra bitarteko sasoiaren diskurtso partikularraren lagin baliotsuak dira. Artistaren arabera, garai horretan October aldizkaritik eta batzar feministetatik gertu dauden artista eta akademikoak nagusitzen dira, tartean, Judy Chicago, Mary Kelly, Barbara Kruger, edota Yvonne Rainer. Horretaz gain, beste artista eta akademikoekin izandako elkarrizketa ere biltzen dira, hala nola, Benjamin Bucloh, Victor Burgin, edota John Cage.

Marysia Lewandowska, Londresen bizi den artista poloniarra da. Bere egitasmoetan, pribatizazio geldiezina jasaten sasoi bateko artxibo, bilduma eta erakusketen funtzio publikoa jorratu du. 1985etik eta 2008ra bitartean hainbat proiektu eta lankidetza burutu zituen, tartean, Neil Cummings-ekin.

Bulegoa z/g-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu