ARTEA

Marraztu behin eta berriro zure burua

Mario Paniego artista amurriarrak Marraztu behin eta berriro zure burura erakusketa aurkeztu du Gasteizko ARTgia aretoan. Mario Paniego artista kontzeptual eta bisuala da, eta bere lanak herrialde ugaritan erakutsi ditu: Kroazian, Alemanian, Ingalaterran, Txekiar Errepublikan, Hego Korean, Argentinan, eta Txilen. Erakusketa maiatzaren 14ra bitartean ikusi ahalko da.

Irantzu Lekue ARTgia sorgune & aretoko zuzendariak azaldutakoaren arabera, “harentzat artea bizitzeko aitzakia da, mundua eta bere burua ezagutzeko bidea. Lan egiten duen proiektu berri bakoitzean bere izaerak eskatzen duen baliabide ezberdinak erabiltzen ikastea gustukoa du”.

Mario Paniego artistaren lan honek gure bizitzen bilakabidearen gainean hausnartzera gonbidatzen gaitu. Hartarako, “irudi eskematikoen eta eskuliburuen hizkuntza laburraren boterea darabil, ezaguera eta komunikazio erreminta bezala artearen ahalmenaz baliatuz. Mario Paniegok lortu nahi duena ez da parodia, inbertsioa baizik: gidaliburuen baliabideekin jolastea, betiko irakurketei ordezko bideak erakusteko. Unibokotasunaren ordez, irakurketa irekiak; sinplifikazioaren ordez, inspirazioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button