ARTEA

Zazpi erakusketa ibiltari “Expodistrito” programaren barruan

Abian da Bilboko Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietan Expodistrito programa ibiltaria.

Ekimenean hainbat estilo, teknika eta gai landuz egindako zazpi pintura erakusketaz gozatu ahalko da. Marta Perez Elosuak zuri beltzezko argazki bilduma bat ere paratuko du.

Hil honetan bertan, Begoñako Udaltegiak Javier de la Iglesia artistaren Al compás de la imaginación erakusketa jasoko du. Erakusketa horretan, “geometrian oinarrituta oihalean irudi arkitektonikoz eta kontrastez betetako barne mundua irudikatzen duten margolanen bilduma jasoko da”.

Otxarkoagako Udaltegiak Marta Betolaza margolari eta marrazkilariaren erakusketa jasoko du, eta Castañoseko Udaltegian Felisa Urracaren Simbiosis izeneko erakusketa bisitatu ahalko da. Errekaldeko Udaltegian ere zer ikusi izango da. Joseba Kortazar diziplina anitzeko artistak 2016 eta 2017 urteetan egindako margolan sorta bat paratuko du.
San Inazio-Ibarrekolandako udaltegiak Marta Pérez Elosuaren Percepciones argazki erakusketa hartuko du.

Iraileko bigarren hamabostaldian beste bi pintura erakusketa inauguratuko dira, eszena kostunbristak erakusten dituzten Jesus Diaz Vielvaren akuarela erakusketa eta Jon Mao Luengoren Actitud-Latitud izeneko bilduma.

Erakusketa bakoitzaren gaineko datu zehatzak www.kulturabarrutik.eus webgunean  dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button