LITERATURA

Zaldiarriren lan berria Eako Poesia Egunetan

Eako Poesia Egunak ekimenaren 11. edizioa izan da aurtengoa, eta Bizkaiko kostaldeko herrian uztailaren 11, 12 eta 13an jorratu dira.

Giro ezin hobea poesiaren inguruan aritzeko. Eszena eta literatura loturiko ikusgarriak, kontzertuak, poema errezitaldiak, eta nola ez, hitzaldiak izaten dira asteburuan programatzen diren ekintza gozagarriak.

Hitzaldi horiek izaten dira Eako Poesia Egunak ekimenaren hurrengo edizioaren Zaldiarri argitalpen xumea potolotzen dutenak.

Zaldiarri horren lehen zenbakia Anari eta Iñigo Aranbarrik egindako Giza materialak irla izateko lana izan zen. Horren ostean, Koldo Izagirreren Emakumeak trena hartu zuenekoa etorri zen.
Hirugarren alea Harkaitz Canok osatu zuen Ene diarioak eta izkiriaturik aurkitu ditudanak lanarekin; eta laugarrena Mikel Antzaren eskutik etorri zen Sumak kawsay obrarekin.

Aurtengo edizioan, hara joan direnentzako opari, 2013ko uztailaren 21ean Lucien Etxezaharretak Ean irakurritako Poesia mailu eta fereka lana argitaratu da. Horixe izan da Zaldiarri 5.

“Hitzak axal baizik ez direla, apaltasunak irakasten du, meta gure ezintasuna munduaren erraiteko onartu behar da. Hala ere, hitzek norberarena eta guziena kondatzen baitute, kaldan eta maiz irakitan den gure bizi eta munduaren oihartzun dira. Horrela ditugu izendatzen gure esperantza, etsipen, maitasun, haserre, min eta atseginak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button