LITERATURA

“Poeta Ibiltariak” errezitaldia, Tabakaleran

Gaur, urtarrilak 15, Donostiako Tabakaleran, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, eta Institutu horrek eta Institut Ramon Llull-ek antolatuta, Poeta ibiltariak / poetes itinerants izeneko errezitaldi poetikoa programatu da. Bi lurraldeen arteko artistak bilduko dira  ekimenean berriz: 3 poeta euskaldun Bartzelonan izan ziren maiatzean eta orain Kataluniarrak Euskal Herrira etorriko dira.

Euskal poetak honakoak izango dira: Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Borda , eta Kataluniatik etorri direnak honakoak izango dira: Mireia Calafell, Jordi Juliá eta Jordi Llavina.

Errezitaldia iluntzeko 19:30etan izango da, eta euskal eta katalan olerkigintzarekiko grina duen  edozein zalerentzat izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button